euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Arratsaldeko 6etan zabalduko da NABO Udalekun izena emateko epea; erne egon!

2015/03/01

Non: San Frantzisko, AEB

Martxoaren 1ean, arratsaldeko 6etan zabalduko da, internetez, NABOren 2015 Udalekun izena emateko epea.

Azken urteotako eskarmentua ikusita, epea zabaldu eta minutu gutxitara bete daiteke leku-kopurua, beraz interesa dutenei oso erne egotea eta segundorik ez galtzea komeni zaie.

  • Non izango da Udaleku: San Frantziskon, Kalifornian
  • Noiz: Ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitartean
  • Nori zuzendua: 10-15 urteko gaztetxoentzat (gazteenek 10 behar dituzte izan 2015eko irailerako
  • NABOko (euskal etxe bateko) kide behar da izan, egoera normalizatuan
  • Ikas eta jolasgaiak: Musika, dantza, kantua, euskara, musa, pilota, pala, sukaldaritza...
  • Prezioa: 375 dolar

-Online izena ematea: http://www.nabasque.org/udaleku_application.html. Oso garrantzitsua da: martxoaren 1ean, arratsaldeko 6etan (Kaliforniako ordua) puntu-puntuan egitea izen-ematea

-Bekak: NABOk Aita Martxel Tillous bekak dauzka Udalekun parte hartu nahi eta ekonomikoki arazoak dauzkatenentzat: euskal etxe batzuk ere euren haurren partaidetza sostengatzeko bekak ematen dituzte. Galdetu zure euskal etxean.

2015eko Udalekuri buruz galderarik izan ezkero, idatzi hona:

Valerie Arrechea
NABO President & Udaleku Chair
etcharren@msn.com

Kate Camino
NABO Co-chair
kcamino@unr.edu

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia