Argentinarako emigrazioaz arduratzen diren Frantziako elkarteen bilkura antolatu du helduden asteburu honetan Euskal Argentina elkarteak. Euskal Herri Iparraldean egoitza duen elkarte honek honek deiturik, Ameriketarako emigrazioarekin zerikusia duten sei elkarte bilduko dira larunbat eta igandez Donibane Garazi eta Nafarroa Beherean, elkar hobeto ezagutu eta elkar laguntzeko.
EGITARAUA
Irailaren 28a, larunbata
-Goizean: Ongi etorria eta trenez Donibane Garaziren bisita. Bazkaria Izpurako Faustin Bentaberri gelan, Pilpil kantari taldeak alaiturik
-Arratsaldean: solasaldiak, elkarte bakoitzak bere bizitza, eginkizunak eta proiektuak aurkeztuko ditu. Elkarteetako bakoitzak 20 minutuko mintzaldia eginen du, denei zabalik
-Iluntzean: afaria toki berean. Kantari arituko da Xuberoko Jean Bordaxarren taldea. Burgaintzi dantzari taldea eta tango erakusketa
Irailaren 29a, igandea
-Goizez: Bankako Goikotxea amuarrain-haztegiara ikustea eta Urepele Aldudeko haranaren bisita. Gero Irulegiko arnoxaiaren bisita.
-Eguerditan: bazkaria Donazaharreko Mendy ostatuan. Bankako kantariek alaiturik eta Mixel Etchenique akordeolariak