Gaur, goizeko 11:00etan, Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako Barne Ministerioak euskal eta argentinar herritarrei asistentzia emateko hitzarmena sinatuko dute. Lerro hauek idazteko momentuko informazioaren arabera, Jaurlaritzaren aldetik, sinadura Iñaki Agirre Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak egingo du, Lehendakaria bertan dela.
Lehendakaria, Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridunarekin bilduko da eguerdi partez eta arratsaldean zenbait komunikabidek elkarrizketatuko dute. Bihar Euskal Astearen ekitaldietan hartuko du parte La Platan.
La Platako Euzko Etxearen webgunea: www.centrovasco.com.