Aurrera darrai Argentinako Euskal Aste Nazionalaren egitarauak. Gaur egunari dagokionez, hona ekitaldi zerrenda:
-9:30etan, Elkarrizketa Politikoaren Mahaia, Buenos Aires Probintziako Diputatu Ganberaren egoitzan. bertara Eusko Legebiltzarrean eserlekua daukaten alderdi politikoetako ordezkariak izan dira gonbidatuak. Informazio hau idazteko orduan baieztatu zuten partaidetza Joseba Egibar (EAJ-PNV), Iñaki Galdos (EA), Kontxi Bilbao (EB) eta Kattalin de Madariagak (EHAK) eta baieztatu gabe PSOEk eta PPek. Moderatzaile: Adolfo Perez Esquivel. Ekitaldia Ibarretxe lehendakariak klausuratuko du.
-14:45etatik a 16:00etara, euskal dantza erakustaldia zenbait euskal etxetako dantza taldeen eskutik, Ensenadako Kultura Etxean (La Plata ondoan dagoen herria da Ensenada).
-16:00etatik 20:00etara, Euskara Stan-da La Platako Euzko Etxean
-17:00etan, 'Euskalduna' Irakurle Klubak eratutako hitzaldia, Asel Luzarraga idazleak emana. "Euskal literatura eta musika: metaforatik rock hiritarrera". Euzko Etxean (14 eta 58 kaleetan)
-17:30etan, Euskal Etxeetako Abesbatzen bilkura, Herriko Etxeko Urrezko Aretoan (12. kalea, 51.aren y 53.aren artean).
-19:30etan, HABEko II, III eta EGA mailak gainditu dituztenei diplomak ematea, Ibarretxe lehendakariaren eskutik. Kultura sailburuorde Patxi Baztarrikaren hitzak eta Ibarretxe lehendakariaren hitzaldia euskal gizataldeari. Lekua: Club Atenas (13. kalea, 57. y 58. kaleen artean, Euzko Etxetik koadra batera)
-20:00etan, Oskorri taldearen emanaldia. Haiei sarrera ematen, La Platako Gazteen Musika Bazkuna arituko da. Atenas Klubean (calle 13 e 57 y 58).
-23.00etan, Afaria eta Erromeria Euzko Etxean (Calle 14 esq. 58). Erromerian Aretxabaletako Akordeoi Orkestra arituko da.
La Platako Euzko Etxea-ren webgunea: www.centrovasco.com