'Ardo eta pintxoak' ekitaldiko dei berria zabaldu zaie Miamiko Euskal Etxearen lagunei, igande honetan, abuztuaren 18an, Angulo familiaren laku tropikalean.
Izan ere, antolatzaileen izenean, Boni Guenetxeak eskerrak eman nahi dizkie Jaime eta Susan-i euren laguntza eta sostenguagatik proiektu sozio-gastro-kultural honi eustearren.
Txokoan egiten zen legez, ardoa eta pintxoak izango dira. Helduek 20 dolarreko ekarpena egin beharko dute, gastuak estaltzearren, eta 12-16 urte arteko haurrek 5 dolarrekoa.
Ekitaldi berean Aste Nagusia eta Begoñako Ama ospatuko dira, "Bilboko ama patroiari ez baitut uste axola izango dionik berez bere eguna dena baino pare bat egun beranduagio ospatzea..."
Lakuan igeri egin edo bustitzeko asmoa dutenei kontuz ibiltzea eta euren PFDekin (personal flotation devices) etortzea eskatzen zaie, haur txikienen kasuan bereziki, ez baita soroslerik izango.
Gonbidapena irekia da. Parte hartu nahi duenak, esan beza mesedez emaila hona zuzenduz: Boniguenetxea@euskaletxeaofmiami.org.
--webgunea: http://euskaletxeaofmiami.org