Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak urtean zehar bere ekimenak sostengatzeko antolatzen dituenetakoa 'Winefest' edo Ardoaren inguruko dastaketa hau. Arratsalde pasa goxo bat da, ardo batzuk dastatuz eta mokadu batzuk janez, aldi berean euskal kulturari laguntzen diozula. Arratsaldeko 5:30etatik iluntzeko 9:30etara, euskal musika eta Boiseko Oinkari taldeko euskal dantzariak lagun.
Txartelak 27na dolar aurretik erosita, eta egunean bertan 30. Horretarako telefonoa, (208) 343-2671.
-Webgunea: www.basquemuseum.com