euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Arantzazu Amezagaren 'Ana Maria Bidegaray, euskal espioia' liburuaren aurkezpena Nafarroako Ateneoan

2020/02/25

Non: Iruñea-Pamplona

Otsailaren 25ean, asteartea, 19:30etan Nafarroako Ateneoaren egoitzan (Barañain Etorbidea 10, 1.a), Arantzazu Amezagaren "María Ana Bidegaray, espía vasca" liburuaren aurkezpena.

Hazparnen sortua (Lapurdi), bere inguruko beste euskal familia askok bezala, María Ana Bidegarayk eta bere familiak Ameriketarako bidea hartu zuten, bere kasuan Uruguairakoa. Bertan hazi eta 1910ean Belgikak Montevideon zeukan ordezkari Raymond Janssen-ekin ezkondu zen. Bizitza oparo eta emankorra izan zuen eta, besteak beste, Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren informazio zerbitzuentzat egin zuen lan. 'Cuna Vasca' (Montevideo,1948) argitaratzeagatik ezaguna, Arantzazu Amezaga haren laguna izan zen eta bere eskutik ezagutuko dugu Hollywood-eko filme bat mereziko lukeen Maria Ana Bidegarayren istorio eta ibilbidea.

Aurkezpena Inés Castiella Imaz-en eskutik, Ateneoko Euskara eta Herri Kulturako arduradun Josu Jiménez Maia lankide.



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia