euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Jaialdia iluntzean Aralarko San Migelen omenez 'Zazpirak Bat' Euskal Etxean, zenbait ekitaldiz eta Anne Etchegoyen kantari

2008/10/18

Non: Rosario, Argentina

Aralarko San Migelen omenezko jaia antolatu dute gaur larunbata, urriak 18, gauerako 'Zazpirak Bat' Euzko Batzokian. Hainbat puntu bilduko ditu jaiak, gaua Nafarroa Behereko Anne Etchegoyen kantariaren emanaldi batekin amaitu delarik.

-Jaia gaueko 21:00etan hasiko da: 'Zazpirak Bat'-eko lehendakari izandakoei omenaldia egingo zaie eta euren izenak agertzen dituen plaka bat agertaraziko da.

-21:30etan, Itziar Aguirre eta Arantza Soraluze sukaldariek prestaturiko afaria zerbitzatuko da: Gazta saltsaz lagundutako barazki krepeak, txahal-medaloiak ardo beltz saltsaz, pure orlegiaz eta tipulen marmeladaz. Postrea berriz, kopa izoztua laranja saltsaz. Edateko ura, gaseosa eta ardoa. Txartelak, 50 peso.

-22:00etan, 2008-2009 denboraldirako 'Alkate' berrien aukeraketa burutuko da.

-22:30etan, euskal dantzen agerraldia egingo dute 'Zazpirak Bat'-eko txikien dantza taldeak eta 'Gaztedi Zutik' dantza taldeak

-23:00etan Nafarroa Behereko Anne Etchegoyen kantariaren emanaldia izango da. 'Pachamama' diskoa aurkeztuko du 'Zazpirak Bat' Euzko Batzokira egiten duen bigarren bisita honetan. Etchegoyen folklore latinamerikarraren jarraitzailea da eta disko horretan Raul Barboza soinujole argentinarraren laguntza izan du.

'Zazpirak Bat' Euskal Etxearen webgunea: www.zazpirakbat.com.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia