San Lorenzoko Giufà liburu denda-tabernan (Via degli Aurunci, 38), zerbait edan eta mokaduren bat jatearekin batera, Associazione Culturale Euskara eta UPTER Euskal Sailetik antolatzen diren programazioen berri izateko –baita proposamenak egiteko ere– aukera izango da datorren asteazkenean, urriak 31, 19:00etatik 21:00etara (hileko azken asteazkenero bezala).