euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Antzerkia, pintxoak, herri kirolak eta kontzertuak izango dira nagusi gaur La Mercé jaiko euskal gunean

2008/09/20

Non: Bartzelona, Katalunia

Asteburuan zehar hainbat ekitaldi antolatu dira La Merce jaietarako Euskal Etxeak antolatu duen gunean (av. Meridiana, Aragó eta Consell de Cent artean). Ostiralean hasi ziren ekitaldiekin eta gaur larunbata, egitarau zabala dago antolatuta. Ostiralean zabaldu zuten Artisautza eta Gastronomia Azoka gaur ere irekita egongo da goizeko 11etatik aurrera eta trikitilari, txalaparta eta txistularien musika izango da. Eguerdian, haurrentzako antzerkia antolatu da, 'Mitja Taronja' izeneko ikuskizuna. Lan honek txotxongiloak, dantza, literatura eta marrazkiak nahasten ditu, jolasteko ilusioa berreskuratzea proposatuz. Honen ondoren, pintxo dastatzeko aukera egongo da Euskal Etxearen txosnan. Sabela berotzeko parada izan ostean herri kirolen erakustaldia izango da. Arratsaldean haurrentzako tailerrak, txalaparta ikastaroak eta Irurtzungo joaldunekin kalejira egingo dute. Gauean Pakearen aldeko Kontzertuaren edizio berri bat egingo da, Kerobia, Root Diamonds, Trikizio eta Dr. Calypso taldeekin.

Informazio gehiago


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia