euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Antzerkia, pilota eta 'Euskal istorioak Hegoaldean' erakusketa Euskal Astearen baitan

2014/11/06

Non: La Plata, Argentina

Hona gaurko egitaraua, La Platan azaroaren 1etik 9ra egiten ari den 2014ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari dagokionez:

Osteguna, azaroaren 6a

-11:30etanNazioarteko pilota txapelketa frontoian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Emakumezkoen Argentinar Pala modalitatean. Lekua: Pereyra Iraola Parkeko pilotalekua. Camino Centenario.

-19:00etan, Marcela Inda eta Sabrina Oteguiren “A(nt)ZE(z)LANA!” obraren antzezpena. Testua “Nire Etxea-Mi Casa” antzerki lehiaketaren irabazlea izan da eta Estefania Bonafine, Patricia Crescenz, Erica Ledo eta Marcelo Perona aktoreek taularatuko dute, Mario Lombard-en zuzendaritzapean. Lana gaztelaniaz dago eta antzerki irakurria izango da.  Lekua: Islas Malvinas Kultur-Gunea.

-19:00etanNazioarteko Pilota Txapelketaren finalak, trinketean, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak, Larruzko Pala eta Emakumezkoen Argentinar Pala modalitateetan. Omenaldiak Agustin Asensioren memorian. Xare erakusketa.  Lekua: Euskal Etxeko pilotalekua.
-"Euskal Istorioak Hegoaldean": Euskadiko Ordezkaritzak egindako deialdiari erantzun dioten lanen aurkezpena. Erakusketa egunero ikusi ahal izango da. Lekua: Euskal Etxea.

La Platako Euskal Etxearen webgunea: www.centrovasco.com

Artikulua asteko behin betiko egitarauarekin, hemen



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia