General Rodriguez, Argentina. Eusko Aterpea Euskal Etxeak abian duen Palabras Mayores zikloari jarraipena emango dio larunbatean, arratsaldeko 5etan eta Mitre 370 kalean, Angelito Conema argazkilari profesionalak. Hizlariak General Rodriguezen 50 urte baino gehiagotako anekdotak kontatuko ditu: bataioak, jaurnartzeak, sendotzak, ezkontzak, urtebetetzeak, agurrak, diploma emateak, ikasturteen amaierak, etab. Sarrera librea eta doanekoa da. Informazio gehiago eskuratzeko interesa dutenek hona idatz dezakete.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


