Andreu Valor kantautore balentziarra Bartzelonako Euskal Etxean izango da gaurkoan kontzertu akustikoa eskaintzeko. Ondoan izango ditu Berta Iñiguez abeslari gaztea, Tatà Bates gitarrajolea eta Joan León perkusiojolea. Kontzertua “Abeslari valentziarrak Euskal Etxean” zikloaren barruan kokatu dute, 2011ean kontzertu gehiago eskainiko ditu ziklo honek.
Kontzertua Bartzelonako Euskal Etxean izango da gaur, Abenduaren 5ean, arratsaldeko 20:00etan hasita. Sarrera 5 eurokoa da (bazkidean doan).