Urriaren 15ean, osteguna, 19:30ean Montevideon, Haize Hegoaren egoitzan, "Euskara eta Biok, Jalgi Hadi Mundura" liburua aurkeztuko du bere egileak, Andrea Bella García uruguaitar euskaldunak. Bidaia-egunkari formatuko lan honetan, idazle eta euskaldun uruguaitarrak euskararekin eta euskal kulturarekin izan duen ibilbidean bizitako esperientziak, begiradak eta bizipenak jasotzen ditu.
"Gure Euskal Etxearentzat harrotasun berezia da; izan ere, Andrea Bella Garciak —euskara irakaslea, bazkidea, dantzaria eta laguna— zentro honetan hasi zituen bere ikasketak, eta ondoren diasporarako irakasle gisa prestatu zen, FIVU ordezkatuz Euskara Munduan nazioarteko programan. Liburu hau bide horren isla ederra da."
Topaketa berezi honetan egilearekin solasaldia egiteko aukera egongo da, eta haren lorpena ospatzeko mokadu eta zintzur bustitze batekin bukatuko da ekitaldia.
Sarrera doan.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


