Erroman ospatzen ari den Euskal Astea gaur amaituko da. Associazione Culturale Euskara-k antolatu ditu Euskal Asteko ekitaldiak; gaur, arratseko 19:00etatik aurrera, 'Kollatino Underground' aretoan (Via Sorel 10), Ander Lipus aktoreak 'Ardoaz' bakarrizketa eskainiko du. Ondoren, euskal laburmetraien emanaldia izango da eta horrela itxiko da Euskal Astea. Sarrerak hiru euro kostatuko ditu. Ander Lipus Bilboko Antzerkiola Imaginarioko kide da.
Associazione Culturale Euskara-ren webgunea