
Azaroaren 7an, larunbata, Maipúko Anaitasuna Euskal Etxeak urtero sasoi honetan egiten duen Ikasturtea Amaitzeko Festa egingo du, aurten elkartearen 50. urteurrenean, 21etan, sarrera libre eta doan..
Urtean zehar lanean aritu diren taldeak euren lana erakutsiko dute: Egunabar taldeko dantzariak, Bihotzetik-eko musikari eta kantariak, Danborrada berriko jotzaileak (Mónica Recalde danbor nagusi), Itzultzeko-koak, muslariak eta oro har EEko kide guztiak partaide, janari tipikoak eskuragai, txistulari berria (Santiago)... eta segi eta gehiago...
(bideoa, Urbana Maipú FM 88.3)

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


