'Amuma Says No' Estatu Batuetako egungo euskal musikaren arima eta bihotza da. Taldeak trikitixa, gitarra, baxua, panderoa eta erritmo sekzio modernoagoak tartekatzen ditu euskaraz kantatzen dituzten abestietan. Boisen sortuak, Amuma Says No-k indarrez beteriko kontzertu, zirraragarri, garaikide, berezi eta, nola ez, euskalduna eskaini ohi du.
Kontzertua Boiseko Leku Ona jatetxean izango da, hileko lehenengo ostegun guztietan bezala.
Taldearen webgunea: www.amumasaysno.com