Seattle-go eta inguruetako euskal komunitateak 'Amuma Says No' talde boisetarraren musika zuzenean gozatzeko aukera izango du gaur, martxoak 3, eta bihar.
Idahoko euskal-amerikar taldeak kontzertua emango du gaurkoan Poulsbo-n arratsaldeko 19:00etan hasita. Kontzertuetan bildutako dirua 'Summer in the USA' programaren antolakuntzan laguntzeko erabiliko da. Programa honek Euskal Herriko ikasle gazteak ekartzen ditu AEBetara uztailean, hilabetez familia amerikar batekin bizi eta ingelesa ikas dezaten.
Seattle Basque Club-en webgunea.
Amuma Says No taldearen webgunea.