'Amuma says No' taldeak asteburuan zehar ospatuko den Nazioarteko Eskusoinu Jaialdian parte hartuko du San Antonion (Texas, AEB). Gaur larunbata, eguerdiko 12:00etan Mavericks plazan eta arratsaldeko 19:30etan Arneson antzokian joko dute. 'Amuma says No' musika taldea Boise (Idaho, AEB) hirikoa da eta euskal musika tradizionala jotzen dute. Trikitia eta panderoarekin batera kitarra, baxu, bateria eta emakumezko ahots batek osatzen dute taldea. Taldekideetako batzuk euskal jatorria dute eta euskal kanta herrikoia euren kantutegiaren barruan dago. Nazioarteko Eskusoinu Jaialdiak mundu osoko eskusoinu jole eta euren taldeak biltzen ditu. Sona handia du Jaialdi honek musika tradizionalen munduan eta giro berezia izaten da kontzertuetan.
Nazioarteko Eskusoinu Jaialdia, San Antonion (Texas)
'Amuma says No' taldearen webgunea