'Amuma says no' musika taldeak Boiseko, Idaho, erdigunean dagoen Leku Ona euskal jatetxean kontzertua emango du ostegun honetan, urriaren 2an. Kontzertua arratseko 20:00etan hasiko da eta gaueko 23:00ak arte luzatuko da. 'Amuma says no' Boise bertakoa da eta euskal musika tradizionala jotzen dute. Trikitia eta panderoarekin batera kitarra, baxu, bateria eta emakumezko ahots batek osatzen dute taldea.
'Amuma says no' taldearen webgunea.
Leku Ona jatetxearen helbidea, Boisen:
Leku Ona Fine Basque
117 S. 6 Street, Boise, Idaho.