General Villegas hiriko Euskal Etxeak antolatuta Ameriketako historian, kulturan eta literaturan protagonista izan diren emakumeei omenaldia egingo diete, musikaz lagundutako olerkien errezitaldi-ikuskizunean. Oholtza gainean Alfredo Urquiza aktorea izango da Juana Azurduy, “Macacha” Guemez, Sor Juana Inés de la Cruz, Alfonsina Storni, Juana de Ibarbourou...-en olerkiak errezitatzen eta pianoan Mario Acosta izango du laguntzaile. Ekitaldia General Villegaseko Euskal Etxeak antolatu du, hiriko Udalarekin elkarlanean. Gaur, hilak 18, gaueko 21:00etan hasiko da General Villegas-eko Udaletxeko ekitaldientzako aretoan.