euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Amama filma emango dute Eusko Etxean, Asier Altuna zuzendaria ere bertan partaide

2016/10/15

Non: NewYork, AEB

 

 

Hona New Yorkeko Eusko Etxeak bidalitako gonbitea:

Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, agur!

Eusko Etxeak AMAMA euskal filma ikustera gonbidatzen zaituzte datorren larunbatean urriaren 15an arratsaldeko 7:30etan.

Asier Altunak zuzendurik AMAMA filmak baserrien garai bateko mundua irudikatzen du, geure begien aurrean desagertzen ari diren bizitzeko modua, jakintza eta balioak. Baserria sendia da, eta mende luzez oinordetzan jasotako jakintzan ditu sustraiak. Familian bi munduk talka egiten dute, eta bertan eteten da gurasoen eta seme-alaben arteko lokarria.

AMAMA 2015eko Donostiako Zinemaldian arrakasta haundia izan zuen. Zorionez Asier Altuna zuzendaria ere gurekin izango dugu larunbatean.

7etatik aurrera taberna irekia egongo da eta 7:30etan filma erakutsiko dugu. Ondoren Pizza jateko aukera izango dugu tabernak irekita jarraitzen duelarik.

Erreserbak egiteko, mesedez mezua bidaliozue Leyre Areizagari (mendilam@gmail.com) edo Iban Ubarretxenari (iban.ubarretxena@gmail.com).

Ongi izan,

Iban Ubarretxena
NYEEko presidentea

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.newyorkbasqueclub.com

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia