Chivilcoyko Euskal Etxeak Néstor Basterretxea eta Fernando Larruquerten “Ama Lur” filmaren emanaldia prestatu du azaroaren 16rako, ostirala, 19:30ean. Saioa Carlos Alberto Gabilondo Historia irakasle eta euskal zineman adituak koordinatuko du. Sarrera doan izango da.