Larunbat honetan, maiatzaren 16ean, Zingirako Euskaldunak euskal etxean 'La presencia vasca en Argentina' hitzaldia eskainiko du Alberto Sarramone adituak. Mintzaldia 19:00tan hasiko da Franklin 454-ko egoitzan.
Alberto Sarramone Argentina eta Uruguaiko euskal inmigrazioari buruzko aditua da. Gai honi buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, horien artean "Los abuelos vascos en el Río de la Plata" eta "Apellidos Vascos".