Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia 2010 ekitaldiaren barnean, Aizpea Goenagak zuzendutako 'Sukalde kontuak' filma emango da gaur asteazkena, maiatzaren 19an, Euskal Etxean, iluntzeko zortzietan.
-Zinemaldiko programa osoa (pdf): hemen
-Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxeak.org
Filmari buruz:
Ekintza sukaldaritza eskolan hasiko da. Bertan negar batean ikusiko ditugu (txikitutako tipularen ondorioz) etorkizunean sukaldari izango diren azken urteko ikasle hauek: Alberto (indigena itxura helduagoa, galduta dagoen gizona), Xalba (taldeko galanta eta surflaria) eta Estefania (sukaldaritzagatik inongo interesik ez duen neska, jatetxe txiki bat duten gurasoek behartuta etorri dena). Juantxo irakaslea alfer koadrilarengan fundamentu pixka bat jartzen saiatuko da, baina kosta egingo zaio, arazoak etorriko baitzaizkio alde guztietatik.
Zuzendaria, Aizpea Goenaga, euskal aktore, idazle, gidoilari eta zuzendari ezaguna da eta proiektu askotan parte hartu izan du (Maité, Jaun eta Jabe, Obaba, Zeru horiek...), hainbat sari jaso dituelarik ere (Antzerki obra onenari Donostia Hiria Saria, Toribio Alzaga saria...). Sukalde kontuak bere azken lana dugu.