Aitor Pescador Historia irakasleak Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxea bisitatuko du Nafarroako konkistaren 500. urteurrenari buruz mintzatzeko. Hitzaldia ("500 años de la invasión de Castilla a Navarra") martxoaren 1ean izango da 19:30ean eta sarrera librea eta doan izango da.
Aitor Pescador Historian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean eta Aranzadi Zientzien Elkarteko dokumentalista da. Amaiurreko jauregiko ikerketa historiko eta dokumentalaren arduraduna da eta bertako hainbat indusketetako zuzendari. Horrez gain, Argentinako Arturo Campión euskal ikerketa zentroko aholkularia ere bada.