Bartzelonako Euskal Etxea 13. euskal Zinemaldia ospatzen ari da otsailaren 1etik 28ra, euskal etxean bertan, inguruko aretoetan eta Girona zinemetan. Ostiralean, hilak 8, Aita, zonbia naiz – Papa, sóc una zombie animaziozko filma emango dute Euskal Etxean 20:00etan eta ondoren, Beñat Beitia ekoizlearekin solasaldia izango da.