Corpus Christiko Eusko Etxeak (Misiones) 'Agoizko Joaldunen' ikuskizuna antolatu du gaurko egunerako, bertakoei Euskal Herriaren adierazgarri diren joaldunen tradizioa erakusteko asmoz. Festa giroan arituko dira, kolore, musika soinu, eta nola ez, joareak.
Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, baina arduradunek laguntza eskatu dute Santa Anako bidegurutzean joaldunak jasotzeko goizeko 10:00etan. Ekitaldiaren ostean bazkaria izango da.