Agoizko Joaldunak kalejira egingo dute Buenos Aireseko kaleetan zehar. Zanpantzarra edo Joalduna euskal tradizioko pertsonaia da eta urtarrilaren azken asteburuan Ihauterien heldueraren berri ematen du joareak astinduz. Jatorriz Nafarroako Ituren eta Zubietako herrian sortuak, azkenaldian Euskal Herriko hainbat herrietan ere sortu dira zanpantzar taldeak, Agoizko talde honen gisan.
Hau da eguneko programa:
-20:00- Iparraldeko Euskal Etxean (Moreno 1370)
-21:00- Kalejira Buenos Aireseko kaleetatik. Moreno 1370tik México 1880-ra.
-22:00- Erromeria Ekin Argitaletxea eta Eusketxean (México 1880).
Zanpantzarren egun honek Ekin Dantzari Taldearen partehartzea izango du.