euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Afaria zuzeneko musikarekin eta euskal erromeria, Eusketxeren dantza tailerraren hasiera eta Aiara Dantza Taldearen despedida

2010/04/09

Non: Buenos Aires, Argentina

Gaur ostirala, 2010eko apirilaren 9an, euskal festa polita egingo da Buenos Airesko 'Mexico 1880' helbidean dagoen euskal egoitzan. Bat egingo dute Eusketxeren dantza tailerreko lehenengo klaseak (Aiara Dantza Taldea arituko da hor partaide) eta Arabatik etorririk egun batzuk Argentinan eman dituan Aiara Dantza Taldeari merezi duen despedida egingo zaio, iluntzeko 9:30etatik aurrera. Giroa segurtatua dago.

Osagai gehiago ere izango da: zuzeneko euskal musika eta erromeria.

Txartelak 30 pedo balioko du eta horren truke afaria ere zerbitzatuko da: haragi-bolak arrozarekin (irisarekin), bi edari, zenbait tarta eta kafea.

Mesedez eskatzen zaie etortzeko asmoa dutenei lehen bait lehen adieraz dezaten, bestela ezinbestekoa baita kalkulu egokiak egitea. Horretarako, idatzi mailto:euskaltzaleak@yahoo.com.ar edo mailto:eusketxe@ciudad.com.ar helbideetara; edo deitu telefonoz, 4381-4611 zenbakira.

--------------------------

Euskaltzaleak - Buenos Airesko Euskaltegia
México 1880 (CP1222ABB)
Tel. Fax.: +54 11 4 383 1529


« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia