Gaur ostirala, Maiatzaren 1ean, iluntzeko 9:30etan, afaria eta Ruper Ordorika kantariaren emanaldi bat izango da Zazpirak Bat Euskal Etxean Ordorikak Dani Gomez, Katalunian bizi den gitarrajole argentinarra ekarri du laguntzaile.
Ekitaldian, euskal elkarteko dantzari gazte eta txikiak ere arituko dira.
Txartelak Zazpi-ko Idazkaritzan eros daitezke. Telefonoz, erreserbak egiteko edo xehetasun eske, deitu hona: (0341) 4217670.
Zazpirak Bateko webgunea: www.zazpirakbat.com.ar