Ostiralean, azaroak 30, Asunciongo Euskal Etxeak afari euskalduna antolatuko du bere kideentzat. Menuan txibiak beren tintan azpimarra daitezke, eta ardo botila bana izango da mahai bakoitzeko.
Garrantzitsuena ez da hori, ordea, baizik eta Argentinako Parana-ko Urrundik euskal elkarteko bi dantza irakasle bertaratuko direla Asunciongo Euskal Etxeak deiturik, dantza erakustaldi bat eskaini eta bertako euskal etxeari aurrerabidea markatzen jarraitzeko arlo honi dagokionez.
Hau guztia, Euskararen Eguna ospatuko den asteburuan egingo da; astelehena, abenduaren 3a, zoritxarrez, lan eguna baita eta honelako elkarretaratze eta ospakizunak asteburura pasatu (kasu honetan aurreratu) behar izaten baitira.
Afaria Lawn Tenis Klubean izango da (Maestro Pellegrini, 420), 21:00etan. 100.000 guaraniko prezioa izango du. Izena emateko azken eguna azaroaren 28a.