Qui hi ha? Kataluniako talde berezienetakoa denak kontzertua eskainiko du Bartzelonako Euskal Etxean. Beraien musika Irlandako kultura zelta mediterraneoko elementuekin eta aire esperimental sikodelikoekin nahastean sortzen dute, gaur egungo popa eta betiko folka ahaztu gabe. Euren azken lana, Acid Folk, aurkeztuko dute oraingoan.
Kontzertua arratsaldeko 20etan hasiko da. Sarrera 5€ kontsumizioarekin (bazkideek doan).