«Siete poetas vascos» (Pamiela editoriala) liburua aurkeztuko da Madrilgo Euskal Etxean. Ekitaldian Jose Angel Irigaray, euskal antologia poetiko honen editore eta hitzaurre-egilea mintzatuko da. Hainbat olerki irakurriko dira musika lagun dela eta Ruper Ordorika ere bertan izango da (abesti batzuk kantzatzera animatuko dela ziurtatu du).
Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da.