euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Aberri Eguneko ospakizuna eta dantzarien urteroko asteburuko bilkuraren lehenengo eguna

2015/04/11

Non: Cañuelas, Argentina

Larunbat eta igandez, apirilaren 11 eta 12an, hamar bat euskal etxetako dantza talde eta ordezkariak batuko dira Cañuelasen, bertako Denak Bat euskal etxeak urtero egin ohi duen deialdiari erantzunez. Asteburua pasatuko dutenez, antolakuntzak Smatako zentruko logelak eskaini eta prestatu ditu espero diren 150 bat pertsonentzat.

Larunbatean harrera egongo zaie urrutitik ere heldu diren ordezkaritzei euskal etxearen egoitzan eta ondoren Smatako hotelera pasatuko dira. Arratsaldez kalejira egingo da Cañuelasko erdigunetik, donostiar estiloko danborradarekin, ondoren San Martin Plazan ipinitako oholtzan euskal dantza emanaldia gauzatzeko, herritar guztiei zuzendua. Eguna erromeria batekin amaituko da.

Larunbateko programako oparte izango da baita ere 13:30etan Mikel Ezkerrok Euskal Herriaren historiaz eskainiko duen hitzaldia.

Programak igandean segituko du.

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia