Aberri Eguna gaur igandea, apirilaren 4an, ospatzera deitu du London Basque Society Euskal Elkarteak. Bazkaria Bethnal Greeneko Oxford Housean izango da, eguerdiko ordu bi t'erdietan.
Menua, patatak errioxar erara (edo patatak ilarrekin belarjaleentzat), entsalada mistoa, postrea eta kafea; edateko ardoa egongo da (Errioxako ardo botila bat lau pertsonentzako bazkariaren prezioaren barruan sartzen da; gehiago edan nahi duenarentzat ardoa eskuragarri egongo da £7 botilako). Garagardoa ere eskuragarri egongo da. Bazkaria, £15; £8 langabetu eta haurrentzat.
Antolatzaileek adierazi dutenez, "trikitixa edo panderoa jotzen duen jendearen bila" dabiltza, "bazkari ondorenean giroa pixkat berotzeko. Beraz instrumentu hauetako bat jotzen baldin badakizu edo hirian jotzen dakien norbait ezagutuko bazenu mesedez jarri zaitez gurekin harremanetan". "Kanturako tartea ere egongo da eta horretarako abesti herrikoi sorta prestatuko dugu tripa bete ondoren giro alaiean guztiok abestu dezagun".
Hau ere badiote: "Aberri Eguna euskaldun sentitzen garen guztion eguna, nazioa osatzen dugunon identitate propioa aldarrikatu eta ospatzeko aukera ematen dizu Londresko Euskal Elkarteak, beraz egun berezi hau gu guztiokin batera ospatu dezazun animatzen zaitugu".
-Xehetasun gehiago: www.zintzilik.org