Urtero, Pazko Egunean -aurten martxoaren 31n, igandea-, Aberri Eguna ospatzen da Euskal Herrian. Eta New Yorkeko Euzko Etxean ez diote egunari uko egingo. Aurten, euskal etxeko iraganeko lehendakariak omenduko dituzte, zanpantzarren erakusketa izango da McCarren parkean (eguraldi txarrik ez bada), meza ospatuko da eta ondoren, taberna irekiko dute. Amaitzeko, afaria ospatuko dute.
Bazkideentzat
$60.-
Bazkide-ez-direnentzat $70.-
Gaztetxoentzat (7-13 urte) $30
Haurrentzat (7 urtetik behera): Doan
Erreserbak egiteko, mesedez jarri harremanetan Itziar Albisurekin: mitzalg@gmail.com edo 201.214.9649.