euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Aberri Eguna ospatuko du New Yorkeko Eusko Etxeak 12etatik aurrera bere egoitzan

2017/04/16

Non: NewYork, AEB

Apirilaren 16an, Aberri Eguna ospatuko du New Yorkeko Eusko Etxeak 12etatik aurrera bere egoitzan (307 Eckford Street, Brooklyn, NY 11222-2307). 

Hona kari horretara EENYeko lehendakari Iban Ubarretxenak bidalitako deia:

Aberri Eguna, Pazko Egunean ospatzen dugun euskal nazioaren eguna, apirilaren 16an Eusko Etxean gurekin ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Erreserbak egiteko, mesedez mezua bidaliozue Itziar Albisuri (mitzalg@gmail.com) edo hotsegiozue telefonoz 201.214.9649. Gainera erreserbak gure www.newyorkbasqueclub.com webgunean ere egin daitezke. Mesedez erreserbak ahalik eta lehen egin eserleku kopurua murriztuta bait dago eta hauek egiteko apirilak 6-ko epea hurbil dagoelako.

Apirilak 16-ean taberna arratsaldeko ordu batean irekiko da eta afaria hiruretan hasi.

Hauek izango dira bazkariaren prezioak:

Bazkideentzat egun osoa $70
Bazkide-ez-direnentzat egun osoa $75
Bazkide edota Bazkide-ez-direnentzat egun erdia $50
Gaztetxoentzat (7-12 urte) $35
Haurrentzat (7 urtetik behera): DOAIN

Irrikitan gaude zuekin Aberri Eguna ospatu ahal izateko!!!

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia