Londreseko Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatuko du martxoaren 31n, igandea. 12:00etan euskal garagardo dastaketa izango da London Fields-en On The Park pubaren eskutik (19 Martello St, London E8 3PE). 14:00etan bazkari herrikoia egingo dute Baxter’s Courten (282-284 Mare Street E8 1HE).