Aberri Eguna ospatu eta behar bezala jendaurretzeko ekimen batera deitu dute Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat euskal etxekoek igande honetarako, arratsaldeko zazpietan, Lamadrid kaleko tabernara: hitzaldia emango dute Marianela Rimini Azarola eta Juan Ignacio Saez Abarrategui gazteek 'Aberri Eguna' izenburupean.