Cordobako Euskal Etxeko lagunek Aberri Egunaren ospakizuna apirilaren 13ra aurreratu dute. Colón Etorbideko bere egoitzan festa giroa eta paella jatea izango dute egun horretan eguerdiko 13:00tatik aurrera. Bazkarian Cordobatarrak dantza taldea arituko da.