Mountain Home eta inguruko euskal komunitateak Sheepherders' Ball jaialdiaren 51. edizioa ospatuko dute gaur, otsailak 26, euskal kultura azaldu eta elkarbanatuz.
Jaialdiak hiriko euskal barrutiaren ondoan dagoen Elk's Lodge-en izango da arratsaldeko 19:00etan hasita, eta bertara hurbiltzen denak euskal jaki, musika eta dantzaz gozatzeko aukera izango du.