Buffalo Euskal Etxea, Bign Horn Basque Club delakoa da 2011ko Estatu Batuetako euskal festa nagusia antolatzeko ardura hartu duena. Gaur da egitarauak markatzen duen lehenengo ekitaldi eguna, festak bere pil-pilean asteburuko hiry egunetan izango badira ere.
Gaurko egitaraua:
-13:00etan, izenematea, informazioa biltzea Hampton Inn ostatuan
-19:00etan, elkar agurtze ordua, bertako Michelena familiaren eskutik, Hampton Inn-en
-20:00etan, "The Last Link" dokumentalaren emanaldia, Buffaloko euskaldunak protagonista, euskal artzainen eta oro har artzaingoaren gainbehera delarik filmak tratatzen duen gaia. Buffalo Theater-en izango da, 235 S Main
2011ko Buffaloko euskal festaren egitaraua eta berri, hemen