euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Diasporako euskal literatura aztergai "Far Westeko Euskal Ahotsak" Eskoriatzan, Huheziren Literatura Egunean

2010/11/11

Non: Eskoriatza, Gipuzkoa

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (Huhezi) antolatuta Literatura Eguna egingo dute Eskoriatzako egoitzan. Euskaldunek AEBetako Mendebaldean sortutako literatura aztarnak dira topaketaren gaia eta besteak beste, Gloria Totorikaguena boisetarra; Frank Bergon idazle euskalamerikarra eta Miel Anjel Elustondo bezalako adituak izango dira bertan, Bernardo Atxaga idazlearekin batera. Musikarik ere izango da: Amuma Says No talde idahotarrak skype bidez emango du kontzertua eta Audience gernikarrak zuzenean ariko dira.

Jardunaldia 9:15etan hasiko da, Huheziren Areto Nagusian, eta Literatura Eguna internet bidez zuzenean ikusgai izango da MUtb telebistaz, Euskal Herriko 9:30tatik aurrera (09:30 GMT).

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia