Gaur asteazkena, martxoaren 10ean, Iker eta Eneko Pou anaiek 2003. urtean hasi eta 2008. urtean amaitu zuten ‘7 pareta, 7 kontinente’ espedizioan bizi izandakoak kontatuko dituzte. Egitasmo hartan Pou anaiek munduko 7 kontinenteetako pareta garaienak eskalatu zituzten. Hitzaldia 20:00etan hasiko da Euskal Etxean.