Aurrera darrai Flores-ko II. Euskal Asteak eta ostiral honetan, apirilaren 20a, ardo onaren zaleei begira, ekimen berezi bat prestatu dute Flores-ko Euskal Etxeko lagunek. Ardo eta Euskal Sukaldaritza dastaketa eskainiko zaie jaialdiko gonbidatu guztiei. Mota askotako mokaduak prestatuko dira: paella, arkume errea, pintxoak eta izozkiak.
Dastaldian parte hartzeko txartelak 350 peso balio ditu (erakundeko kideentzat; kideak ez direnentzat, 500 peso). Aretoan sartzean gonbidatu bakoitzari kopa landu bat oparituko zaio ardoa dastatzeko. ‘Ardo Aretoa’ Club Campestre delakoan burutuko da 21:00etan.