Maiatzaren 22an, ostirala, 2015eko Euskal Ikasketa Sinposioa CSUB-en (California State University Bakersfield).
(ikus agendan, 23 eta 24an, Bakersfield-eko euskal festen egitaraua)
22an, arratsaldeko 4:00pm-etatik aurrera, Euskal Ikasketa Sinposioa CSUB-en (California State University Bakersfield), Musika Eraikinean.
- Aingeru Etxeberria sukaldariak euskal sukaldaritzari buruzko aurkezpen bat egingo du, euskal pintxoak prestatuz eta eskainiz dastatzeko
- Nancy Hadlock eta Richard Potashin gidari, euskal artzainek Ekialdeko Mendilerroan utzitako lertxun-marrei buruzko saio eta eztabaida
- Begoña Echeverria idazle kaliforniarrak iaz argitaratu zuen "The Hammer of Witches" eleberria aurkeztuko du eta hizpide izango dira eleberria bera eta edukia, esan nahi baita euskal emakumeak, Espainiar Inkisizioa, sorginen afera...
CSUB eta Kern County Basque Club antolatzaile, Eusko Jaurlaritza laguntzaile