Astelehenean, uztailaren 21ean, 20etatik aurrera, Pigüé-ko Euskal Etxea sortze bidean lanean ari den taldeak deiturik, herriko '2014ko Laugarren Topaketa' egingo da Navarra jatetxean. Txartelaren salneurria: 70 peso (edaririk gabe).
-Egitaraua:
- 20tan: Hondarribiari buruzko dokumental baten emanaldia, San Juango Euskal Etxeak bidalia, eta 'Vaya Semanita'-ko sketch barregarriak
- 21tan: Afaria
-Menua:
- Pintxoak
- Tripaki edo oilaskoa bizkaitar erara
- Euskal postrea
