Ekainaren 22an eta 23an Etorritakoengatik Euskal Etxeak Ekoizle eta Diseinu Azokan hartuko du parte, "Madryn al Plato" 2013 ekimenaren barruan.
Azoka gastronomikoa da eta euskal etxeko kideek dilistak --euren era berezira prestatuak-- eta euskal pintxoak eskainiko dituzte. Stand-a, euskal irudiekin eta danborrada irudiekin apainduko da.
Madryn al Plato 2013ko helburua:
- Madryngo janaria zabaltzeko stand bat antolatzea
- Herriko gastronomian jarduten duten ostalariak prestatzea
- Komertzializazio katearen alde egitea behe-denboraldian
- Herriko komunitatea gastronomia kulturari sentikor bihurtzea