Montevideoko Centro Euskaro euskal etxeak anaitasun mus txapelketa antolatu du bere 102. urteurrena dela eta. Ekainaren 6an jokatuko da 19:00etan eta ostegunero jarraituko du, ordu berean.
Edonork har dezake parte eta izena emateko euskal etxeko idazkaritzara jo beharko du hilaren 30a baino lehen. Izena ematea 200 peso dira bikoteko.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


